Zerbitzu eta baliabide sozialetan COVID-19ri aurre egitekoTxoke Planaren barruan kokatzen da Zaintza eta Alerta Sistema, eta Olanok azaldu duenez, aktibo dago. Diputatu nagusiaren esanetan, helburuak birusaren hedapena "denbora errealean zaintzea" eta gizarte baliabide eta zerbitzuak "indartzea" dira: "Sistemak zazpi neurri zehatz ditu: prebentzio-planak berrikustea, PCR probak masiboki egitea, babes-elementuak banatzea, ikuskapenak indartzea, Prestakuntza Plan Integral bat osatzea, sareko zentroetan prebentzio-neurriak indartzea, eta baliabideak egokitu eta irekitzea".
Adinekoen egoitzetan eta, oro har, behar bereziak dituzten herritarrentzako zentroetan –eguneko zentroak, kasu– ezarri dira prebentzio neurriak. PCR probak egiteko talde espezializatu bat ari da lanean, eta bestetik, babeserako 1.800.000 elementu inguru banatu dira.