Positibo bat atzeman dute Oñatin, atzo egindako PCR probek

Uxue Igarza Loiola 2020ko uzt. 17a, 13:25

Osasun Sailak egin dituen aldaketak direla-eta, gaurtik aurrera ez dira argitaratuko orain arte txosten epidemiologikoan jaso diren hainbat datu. Hala, ezingo da jakin, besteak beste, aurreko egunean izandako heriotza kopurua edota zenbat diren serologia bidezko positiboak.

5.614 PCR proba egin ziren atzo EAEn, eta guztira 68 kasu berri hauteman zituzten; horietako bat Oñatin. Dagoeneko 51 dira Oñatin zenbatutako kasuak, eta datuen arabera, 1.000 biztanletik, 4 eta 5 artean kutsatu dira.

Lurraldeka banatuta, 4 izan dira Araban baieztatutako kasuak, 26 Bizkaikoak eta 35 Gipuzkoakoak. Bestalde, 3 kasu gehiago atzeman dituzte EAEn erroldatutakoak ez direnen artean.

Bestetik, atzo ospitaleratutako gaixoak 2 izan ziren, eta ZIUn une hauetan 2 pertsona daude. Oinarrizko birsorkuntza tasari dagokionez, 1,48 da; hortaz, pandemia hedatzen ari da.

Nafarroako datuak, osatzeke

Datuak jaso ahala jakinaraziko da COVID-19a Nafarroan izaten ari den bilakaera.

>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak