Guztira 3.766 PCR proba egin ziren atzo, eta horietatik 7 kasu hauteman dituzte Araban, 10 Bizkaian eta 41 Gipuzkoan. Gainera, Osasun Sailak "bestelako" beste bi kasu positibo ere erregistratu zirela azaldu du, txosten epidemiologikoan. Debagoienera etorrita, kasu berri bat atzeman dute Eskoriatzan, eta dagoeneko, guztira 19 dira birusa hartu duten eskoriatzarrak.
Bestetik, 422 test azkar ere egin ditu Osakidetzak eta 39 kasu baieztatu ditu serologia bidez.
Ospitaleen egoerari dagokionez, 4 alta eman zituzten atzo eta 6 lagun ospitaleratu zituzten PCR probetan positibo eman ostean. Bestalde, 17 izan ziren diagnostiko positiboarekin egon ostean, PCR proban negatibo eman dutenak.
Bukatzeko, azken orduetan ez da heriotzarik erregistratu, eta oinarrizko birsorkuntza tasa 1,48koa da, EAEn.
Nafarroan 20 kasu eta heriotza bat
Nafarroako Osasun Sailak jakinarazi duenez, 20 positibo baieztatu dituzte azken 24 orduetan, eta heriotza bat ere erregistratu da estrainekoz; izan ere, ekainaren 11n erregistratu zen COVID-19arekin lotutako azken heriotza.
>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.