Ez da kasu berririk erregistratu Debagoienean

Uxue Igarza Loiola 2020ko uzt. 13a, 15:49

Osasun Sailak ohi baino beranduago argitaratu du txosten epidemiologikoa gaur, eta bertan ez dira datu guztiak jaso. Hortaz, ezin da zehatz jakin zein izan den azken orduetan pandemiak izan duen bilakaera.

EAEn 27 positibo berri atzeman dira PCR proben bidez: 3 Araban, 16 Bizkaian eta 8 Gipuzkoan. Halere, Debagoienean ez da kasu berririk hauteman. Bestetik, oinarrizko birsorkuntza tasa 1,56koa da, eta horrenbestez, aurreko egunetako joera jarraituz, pandemia hedatzen ari da oraindik EAEn.

Bezperako datuak jasotzen dituen txosten epidemiologikoak ez dakar datu gehiago gaur, beraz, ezin da jakin, besteak beste, zein den ospitaleetako egoera edota zenbat heriotza erregistratu ziren atzo. Osasun Saileko komunikazioko kideek azaldu dutenez, "Osakidetzaren baitan izandako arazoak" izan dira ezohiko txostena argitaratzearen arrazoia.

Sei kasu, Nafarroan

Nafarroako Osasun Sailak jakinarazi duenez, 6 positibo atzeman dira azken orduetan, eta horietako bat Tuterako agerraldiarekin lotutakoa da; guztira, 37 dira orain arte foku horretatik eratorritakoak. Bestetik, bi alta eman zituzten atzo eta ez zen ospitaleratze berririk erregistratu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak