Alkateei oharra bidali die Eudelek maskararen erabilera sustatzeko eskatzen

Uxue Igarza Loiola 2020ko uzt. 13a, 15:15

Hilaren 16an pandemiak kaltetutakoak omentzeko ekimenetan ere musukoen erabilera indartzeko esan du Udalen Elkarteak: "Herritarrei maskararen erabilera gogoraraztera gonbidatzen ditugu udalak".

Herritarren artean maskararen erabilera indartzeko eskatu die Eudelek (Euskadiko Udalen Elkartea) udalerrietako alkateei. Ohar bidez jakinarazi dute hori, eta hilaren 16an egingo diren ekimenetan ere musukoak "kontuan hartzeko" adierazi dute: "EAEko udalak gonbidatzen ditugu maskararen erabilera sustatzera eta hori gogoraraztera hiritarrei zuzendutako adierazpen publikoetan". Oraindik nahitaezkoa izango ez den arren, erabilera areagotzeko premia ikusi du Eudelek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak