Ez dago positibo berririk Debagoienean, baina 31 kasu atzeman dituzte EAEn

Uxue Igarza Loiola 2020ko uzt. 8a, 14:16

5.027 proba egin ziren atzo EAEn –4.533 PCR eta 494 test azkar–, eta guztira, PCR bidezko probek 31 positibo berri hauteman zituzten eta serologia bidezkoek, 44. Bestetik, 2 lagun zendu dira azken orduetan.

Bailaran ez da kasu berririk erregistratu, baina gorakada nabarmena izan da Euskal Autonomia Erkidegoan; batez ere, Ordiziako fokuak eraginda: 19 kasu atzeman dira Gipuzkoan, 8 Araban eta 4 Bizkaian. Bestetik, 36 izan dira negatibizatutako kasuak.

Ospitaleetako egoerari dagokionez, 6 alta eman zituzten atzo eta ez zen PCR positibodun ospitaleratzerik erregistratu.

Bestalde, oinarrizko birsorkuntza tasa atzo baino altuagoa da, eta pandemia hedatzeko arriskua ere handiagoa dela erakusten du: zehazki, 1,61ekoa da.

Nafarroako datuak, arratsaldean

Nafarroako Osasun Sailak datuak argitaratu ahala eguneratuko da albiste hau.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak