COVID-19 kasu berri bat atzeman dute Bergaran

Uxue Igarza Loiola 2020ko uzt. 7a, 13:47

EAEn hautemandako positiboek gorakada nabarmena izan dute, batez ere Gipuzkoan hauteman diren 15 kasuek eraginda. Debagoienean, kasu bakarra baieztatu da PCR bidez; Bergaran, hain zuzen ere.

2.616 PCR proba egin ziren atzo eta horietatik 19 kasu baieztatu zituzten EAEn: 4 Bizkaian eta 15 Gipuzkoan, baina, Bergarakoa da Debagoieneko kasu bakarra. Dagoeneko, Bergaran, 57 kasu erregistratu dira, eta datuek erakusten dutenez, 1.000 biztanletik ia 4 dira gaixotu direnak.

Bestetik, 701 test azkar ere egin ziren, eta serologia bidez 50 kasu baieztatu zituzten atzoko egunez. Bestalde, negatibizatutakoak 21 izan ziren.

Ospitaleei dagokienez, berriz, 2 alta eta 2 ospitaleratze izan ziren, eta ez zen heriotzarik erregistratu.

Bestetik, oinarrizko birsorkuntza tasa edo R0 datua 1,54koa da, EAEn. Zifra horrek erakusten du pandemia hedatu egin zela atzoko egunez, eta kutsatutako pertsona batek, batez beste, pertsona bat edo gehiago kutsa ditzakeela.

Nafarroan 3 kasu berri

Nafarroako Osasun Sailak jakinarazi duenez, 3 positibo berri hauteman dituzte atzo egindako PCR probek. Bestetik, ez da heriotzarik ezta ospitaleratze berririk ere erregistratu.

>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak