Bailaran, PCR probek ez dute positibo berririk atzeman

Uxue Igarza Loiola 2020ko uzt. 6a, 13:09

Atzo egindako 1.231 PCR probek 9 kasu berri atzeman dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan: 2 Araban, 3 Bizkaian eta 4 Gipuzkoan. Halere, kasu horietako bat ere ez da Debagoienean hauteman.

EAEn, 9 kasu berri hauteman dira PCR bidez eta 3 serologia bidez, eta, bestetik, 8 izan dira negatibizatutakoak. Erregistratutako kasu berriak atzo baino gutxiago diren arren, oinarrizko birsorkuntza tasak gora egun du: 1,38koa da. Horrek erakusten duenez, pandemia hedatu egin da azken orduetan, eta kutsatutako pertsona batek, batez beste, beste bat edo gehiago kutsatu ahal izan ditu.

Ospitaleetan, bi alta eman dituzte eta beste bi izan dira ingresatutakoak. Heriotzei dagokienez, berriz, ez da inor zendu azken orduetan.

Nafarroan, hiru kasu berri

Nafarroako Osasun Sailak jakinarazi duenez, 3 dira azken orduetan konfirmatutako kasu berriak. Bestetik, ez da heriotzarik ezta ospitaleratze berririk ere egon.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak