Ez dago Koronabirusa duen egoiliarrik Gipuzkoako adinekoen egoitzetan

Uxue Igarza Loiola 2020ko uzt. 3a, 13:52

PCR proba egin diote gaixorik zegoen pertsonari eta negatibo eman du. Hala, Gipuzkoako egoitzetan ez dago COVID-19 kasurik.

Aretxabaletako GSR egoitzakoa izan da kutsatuta jarraitzen zuen adineko egoitzetako pertsona bakarra, eta Eibarko Ospitaleko solairu soziosanitarioan artatua izan da. PCR negatiboa eman du gaur, eta datozen egunetan etxera itzuliko dela jakinarazi du Eider Mendoza bozeramaileak: "Oso positiboa da egoitza-sareak COVID-19 kasu positiborik ez izatea, eta zentro guztiek errealitate berrira jo ahal izatea; baina are garrantzitsuagoa da segurtasun eta prebentzio neurriak zorrozten jarraitzea, zentro guztiek birusik gabe jarrai dezaten".

65 zentrok eta 5.425 plazak osatzen dute sarea, eta Mendozaren esanetan, koordinatuta jarraituko dute, "azkar eta eraginkortasunez jokatzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak