Test azkarrei dagokienez, 523 proba egin ziren atzo, eta serologia bidez, 53 kasu baieztatu zituzten. Bestalde, negatibizatutako kasuak 24 izan ziren. Osasun Sailak ez du datu guzti horien inguruko zehaztasunik ematen, beraz ezin dira jakin bailari dagozkion xehetasunak.
Ospitaleetako egoerari dagokionez, 4 izan dira erregistratutako altak eta ez da ospitaleratze berririk ezta heriotzarik ere izan.
Bukatzeko, oinarrizko birsorkuntza tasari dagokionez, 0,89koa da EAEn.
Nafarroako datuak, osatzeke
Nafarroako Gobernuak datuak eman ahala eguneratuko da albistea.