Eider Mendoza foru bozeramaileak azaldu duenez, Gipuzkoako adinekoen egoitzetako egoerak bere horretan jarraitzen du. Pertsona bakarrak jarraitzen du diagnostiko positiboarekin, eta, guztira, 394 adineko lagunek gainditu dute COVID-19a eta 168 zendu dira.
Positiboarekin jarraitzen duen pertsona Eibarko Ospitaleko solairu soziosanitarioan dago, baina Aretxabaletako GSR egoitzako egoiliarra da.