Atzo egin ziren 3.580 PCR probek 6 positibo berri atzeman dituzte EAEn: 1 Araban, 4 Bizkaian eta 1 Gipuzkoan. Dena den, horietako bat ere ez da bailaran hauteman. Bestetik, 603 test azkar egin zituzten, eta 50 izan ziren serologia bidez atzemandako positiboak. Osasun Sailak ordea, ez du positibo horien inguruko xehetasunik ematen, eta ezin da jakin bailaran halako kasuren bat ote dagoen. Negatibizatutako kasuak, bestalde, 29 izan dira.
Ospitaleetan, 3 alta eman dituzte eta ez da ospitaleratze berririk egon. Gainera, R0 edo oinarrizko birsorkuntza tasa jaitsi egin da: 0,85ekoa da orain.
Heriotzei dagokienez, 3 lagun zendu ziren atzo, baina Murgak aditzera eman duenez, ez daude ziur COVID-19a izan denik heriotzen arrazoia.
Arrasaten ez dago fokurik
Murgak kazetarien galderei erantzunda, Arrasaten asteartean erregistratu ziren bi kasuen inguruko azalpenak eman ditu. Fokurik ez dagoela adierazi du, eta Gipuzkoako gaurko positiboarekin egon daitekeen lotura baztertu du. Dena den, sailburuaren arabera, Arrasateko kasuek kutsatze kate bat sortu badute ere, "kontrolpean" dago.
Nafarroako datuak, osatzeke
Nafarroako Gobernuak datuak eman ahala eguneratuko da albiste hau.