Hamar egun igaro dira bailaran PRC bidezko positiborik atzeman gabe, baina atzo egin zituzten 1.637 probek 4 positibo berri hauteman zituzten EAEn. Bestetik, Osasun Sailak adierazi duenez, negatibizatutako kasuak 9 izan dira. Test azkarrei dagokienez, 74 egin zituzten atzo, eta serologia bidez kasu bakarra atzeman zuten.
Ospitaleetan, egoera berdin mantendu da: ez da altarik ezta ospitaleratze berririk egon, eta ZIUn 6 dira ingresatuta jarraitzen dutenak.
Heriotzei dagokienez, pertsona bat hil zen da Koronabirusa dela-eta, eta guztira, Hego Euskal Herrian, 2.140 lagun zendu dira pandemiaren eraginez.
Oinarrizko birsorkuntza tasa edo R0 datua 0,74koa da; hala, EAEn ez da azken orduetan pandemia hedatu.
Nafarroan, 4 kasu
Nafarroako Gobernuak adierazitakoaren arabera, 4 izan dira azken orduetan hautemandako positibo berriak, eta ez da heriotzarik erregistratu.