Bederatzigarren egunez jarraian, PCR bidezko positibo berririk ez

Maialen Santos 2020ko eka. 28a, 14:05

Bederatzigarren egunez jarraian, Debagoienean ez dute PCR bidezko koronabirus kasu positiborik atzeman. Azken 24 orduetan egindako 2.339 PCR probek, halere, hiru positibo berri baieztatu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan; bi Bizkaian eta bat Gipuzkoan.

Azken orduetan hiru positibo berri baieztatu dituzte PCR probek. Bailaran, ordea, ez da positiborik hauteman. Bestetik, 139 test azkar egin zituzten atzo, eta 5ek eman dute emaitza positiboa. Horri lotuta, Osasun Sailak ez du zehazten serologia bidezko emaitzak non jaso diren, eta, beraz, ezin da jakin Debagoienean gisa horretako kasurik erregistratu ote den. Negatibizatutako kasuak, ostera, 26 izan dira azken orduetan.

Ospitaleetan, 2 alta eman zituzten atzo, eta ospitaleratze bakarra egon zen. Azken orduetan, gainera, ZIUetan ez da aldaketarik egon; 6 pertsonak jarraitzen dute bertan. Bestalde, koronabirusak jota ez da inor hil.

Oinarrizko birsorkuntza tasari dagokionez, 0,73koa da; hortaz, atzo ez zen birusa hedatu EAEn.

Osasun krisia hasi zenetik EAEn egindako 284.934 PCR probek eta 129.922 test azkarrek, 20.926 koronabirus kasu positibo atzeman dituzte orain artean.

Nafarroan, 8 positibo berri

Nafarroako Gobernuaren arabera, azken orduetan 8 positibo berri baieztatu dituzte PCR bidez. Hildakorik ez da egon, bestalde.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak