Azken orduetan sei positibo berri baieztatu dituzte PCR probek. Bailaran, ordea, ez da positiborik hauteman. Bestetik, 735 test azkar egin zituzten atzo, eta 62k eman dute emaitza positiboa. Horri lotuta, Osasun Sailak ez du zehazten serologia bidezko emaitzak non jaso diren, eta, beraz, ezin da jakin Debagoienean gisa horretako kasurik erregistratu ote den. Negatibizatutako kasuak, ostera, 30 izan dira azken orduetan.
Ospitaleetan, 7 alta eman zituzten atzo, eta ospitaleratzerik ez zen egon. Gainera, azpimarratzekoa da, azken orduetan, lagun bat gutxiago dagoela ZIUn; orain, 6 daude. Azken orduetan, bestalde, bi pertsona hil dira EAEn.
Bestetik, oinarrizko birsorkuntza tasa 0,81ekoa da; hortaz, atzo ez zen birusa hedatu EAEn.
Osasun zentroetan, neurriak
Nekane Murga osasun sailburuak gaur egindako agerraldian gogora ekarri gura izan du zeintzuk diren osasun-zentroetan jarraitu beharreko neurriak. Hasteko eta behin, adierazi du zentrora "presentzialki" joan baino, hobe dela lehenbizi telefonoz deitzea. Horretaz gain, pertsonen artean uneoro bi metroko distantzia utzi behar dela azaldu du. Azkenik, eskularruen erabilera "ez dela gomendagarria" aitortu du; horren ordez, gel hidroalkoholikoen erabilera gomendatu du.
Nafarroako datuak, osatzeke
Nafarroako Gobernuak datuak eman ahala eguneratuko da albiste hau.