Aste oso bat PCR positiborik gabe, Debagoienean

Uxue Igarza Loiola 2020ko eka. 26a, 13:27

Osakidetzak eta Espainiako Ministerioak egin dituzten seroprebalentzia proben arabera, Hego Euskal Herrian herritarren %4 bakarrik kutsatu da. Hala, guztira, 30.962 lagun  kutsatu dira eta 2.137  zendu dira.

Atzo Euskal Autonomia Erkidegoan egindako 3.145 PCR probek 9 kasu berri atzeman dituzte: 3 Araban, 4 Bizkaian eta 2 Gipuzkoan. Bailaran, ordea, ez da positiborik hauteman. Bestetik, 402 test azkar egin ziren, eta 25ek eman dute emaitza positiboa. Horri lotuta, Osasun Sailak ez du zehazten serologia bidezko emaitzak non jaso diren, eta, beraz, ezin da jakin Debagoienean gisa horretako kasurik erregistratu ote en. Negatibizatutako kasuak, ostera, 9 izan dira.

Ospitaleetan, 6 alta eman zituzten atzo, eta 2 izan ziren ospitaleratutako pertsonak. Gainera, azpimarratzekoa da, azken orduetan, 3 lagun gutxiago daudela ZIUn; orain, 7 daude. Gainera, ez da heriotzarik erregistratu azken orduetan.

Bestetik, oinarrizko birsorkuntza tasa 0,93koa da; hortaz, atzo ez zen birusa hedatu EAEn.

Hego Euskal Herrian, biztanleen %4 kutsatu da

Dagoeneko 30.962 lagun kutsatu dira Hego Euskal Herrian: herritarren %4 kutsatu da, hain zuzen ere. Osakidetzak bere aldetik azaldu du 150.000 test inguru egin dituztela osasun arloko langileen artean, eta %4 inguruk eman dutela positibo test serologikoan. Ministerioak ere zifra hori berretsi du, Espainiako Gobernuak egindako seroprebalentzia azterketak EAEn eta Nafarroan emaitza bera eman baitu.

Nafarroako datuak, osatzeke

Nafarroako Gobernuak datuak eman ahala eguneratuko da albiste hau.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak