PCR bidezko positiborik ez, bailaran

Uxue Igarza Loiola 2020ko eka. 25a, 13:18

Debagoienean ez da PCR bidezko kasu berririk hauteman, baina 16 izan dira EAEn atzemandakoak. Gipuzkoan izan da gorakada nabarmenena, 9 kasu baieztatu baitira. Bestetik, negatibizatutako kasuak 37 izan dira azken orduetan.

4.386 PCR proba egin ziren atzo EAEn, eta guztira 16 kasu berri atzeman zituzten: 9 Gipuzkoan, 4 Araban eta 1 Bizkaian, baina lurralde horietatik kanpoko beste 2 kasu ere hauteman dira EAEn. Halere, seigarren egunez jarraian, ez da kasu berririk atzeman Debagoienean.

Test azkarrei dagokienez, 327 egin zituzten atzo, eta 43 emaitza positibo baieztatu dituzte. Osasun Sailak, ordea, ez du jakinarazten non jasotako datuak diren, beraz, ezin da jakin bailaran serologia bidezko positiborik atzeman den.

Ospitaleetan, 5 alta eman zituzten atzo eta 2 ospitaleratze berri izan ziren PCR probetan positibo eman ostean.

Heriotzei erreparatuta, pertsona bat zendu zen atzo Koronabirusa dela-eta, eta dagoeneko, Hego Euskal Herrian, 2.127 dira erregistratu diren heriotzak.

Bestetik, oinarrizko birsorkuntza tasa 0,97koa da, eta horrek esan nahi du, 1etik gertu egonda, kutsatuta dagoen pertsona bakoitzak ia beste pertsona bat kutsa dezakeela.

Nafarroan, 9 kasu berri

Nafarroan 9 positibo hauteman dituzte PCR bidez. Opitaleetako egoerari dagokionez, 29 pertsona daude ingresatuta eta horietatik 2 ZIUn daude.

Bestetik, 13 egunez jarraian ez da heriotzarik erregistratu Nafarroan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak