Ez da kasu berririk, heriotzarik, ezta mediku altarik ere izan Gipuzkoako egoitzen sareko 65 zentro eta 5.425 plazatan. Hala, bakarra da COVID-19n positibo emanda jarraitzen duen adineko pertsona, eta Eibarko Ospitaleko solairu soziosanitarioan dago. Orain arte, guztira 394 adinekok gainditu dute gaixotasuna eta 168 egoiliar hil dira COVID-19rekin.