Abisu horia 15:00etatik aurrera bota ditzakeen zaparradengatik

Uxue Igarza Loiola 2020ko eka. 24a, 13:45

15:00etatik gauerdira arte, euri zaparrada trumoitsuak egingo dituela ohartarazi du Euskalmetek, eta abisu horia iragarri du gaurko eta biharko, "arrisku maila handiarengatik".

Gaur arratsaldean, metro karratuko 15 litro baino gehiago pila daitezkeela jakinarazi du Euskalmetek, eta zaparrada trumoitsuak izango direla, haize bolada "oso gogorrekin". Gainera, txingorra ere egin dezakeela azaldu dute; bereziki barnealdean.

Bihar ere, abisu horia

Bihar, hilak 25, 15:00etatik 21:00etara ere metro karratuko 15 litro baino gehiago pila daitezkeela esan du Euskalmetek, eta barnealdean zaparrada handiak botako dituela, txingorrarekin eta haize bolada "gogor edo oso gogorrekin".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak