3.424 PCR proba egin zituzten atzo, eta 7 kasu berri hauteman zituzten: 4 Araban eta bana Bizkaian eta Gipuzkoan. Gainera, beste kasu bat ere hauteman zuten, baina kutsatutakoa ez da EAEkoa, eta beraz, Osasun Sailak txosteneko "beste PCR kasu positiboak" atalean jakinarazi du. Bestetik, negatibizatutako kasuak 28 izan dira.
Test azkarrei dagokienez, 288 egin zituzten eta 38k eman dute emaitza positiboa. Halere, ezin da jakin non hautemandakoak diren kasuok, Osasun Sailak ez baitu informazio zehatzagorik ematen.
Azken orduetan erregistratutako heriotzak berriz, 3 izan dira, eta oinarrizko birsorkuntza tasa 0,9koa da EAEn.
Ospitaleetan bestalde, 5 alta erregistratu dira eta 3 ospitaleratze berri egon dira, eta ZIUn daudenak 10 izaten jarraitzen dute.
Nafarroan, 11 kasu
Nafarroako Gobernuak eman dituen datuen arabera, 944 PCR proba egin zituzten, eta horietatik –Ministerioaren irizpideak kontua hartuta– 11 kasu berri atzeman zituzten. Test azkarren kasuan, 147 egin zituzten eta 15ek eman zuten positibo. Bestetik, ez da heriotzarik erregistratu COVID-19a dela-eta.