Test azkarrei dagokienez, 430 egin dira azken orduetan, eta horietatik 54k eman dute emaitza positiboa. Halere, Osasun Sailak ez du argitaratzen non jaso diren datuok. Bestetik, negatibizatutako kasuak 24 izan dira.
Ospitaleetan, 2 alta eman zituzten atzo eta 5 lagun ospitaleratu zituzten PCR positiboarekin. Zainketa Intentsiboetako Unitatean daudenak, berriz, 10 izaten jarraitzen dute.
Bestetik, heriotza bat erregistratu zen atzo, eta R0 datua edo oinarrizko birsorkuntza tasa 0,92koa da EAEn.
Nafarroaan 13 kasu berri
Nafarroako Gobernuak eman dituen datuen arabera, 13 izan dira PCR bidez eta Ministerioak jarritako irizpideen arabera hautemandako positibo berriak. Bestetik, 125 test azkar egin zituzten eta horietatik 12k antigorputzak atzeman dituzte. Heriotzei dagokienez, azken orduetan ez da inor zendu Koronabirusa dela-eta.