PCR bidezko positiborik ez, Debagoienean

Uxue Igarza Loiola 2020ko eka. 22a, 12:55

Euskal Autonomia Erkidegoan, atzo egindako PCR probek 7 kasu berri hauteman dituzte: 3 Araban, 3 Bizkaian eta 1 Gipuzkoan. Debagoienean, ordea, ez da kasurik atzeman azken orduetan.

EAEn 7 kasu berri hauteman dira atzo egindako PCR proben bidez; guztira, 1.471 PCR egin ziren. Bestetik, 21 test azkar egin zituzten baina ez zuten serologia bidezko emaitza positiborik atzeman, eta 8 kasu negatibizatu zituzten.

Ospitaleetako egoerari dagokionez, 2 alta eman ziren eta PCR positibodun ospitaleratze berri bat erregistratu zen. Zainketa Intentsiboetako Unitatean berriz, 10 lagun daude eta azken bi asteetan 5 ospitaleratze berri erregistratu dira ZIUn.

Bestetik, pertsona bat zendu zen atzo, eta oinarrizko birsorkuntza tasa 0,99koa da: kutsatutako pertsona batek ia beste bat kutsatzen du.

21 kasu berri Nafarroan

Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, 21 positibo berri hauteman dituzte PCR bidez, eta kasu bakarra test azkar bidez. Igoera nabarmena izan da azken orduetakoa, baina ez da heriotzarik erregistratu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak