Gaur atzemandako PCR bidezko 10 positiboen ondoren, 20.665 dira guztira pandemiaren hasieratik birusak kutsatutakoak EAEn eta hildakoen kopurua 1.603. Debagoienean 450 izan dira birusak kutsatuta atzeman dituztenak.
Atzo, guztira, 2.752 proba egin zituzten Autonomia Erkiegoan (2.612 PCR eta 140 test azkar). Bestetik, Bestetik, 19 positibo negatibizatu dira; alegia, PCR negatiboa atera zaie gaixotasuna hartu ondoren. Zazpi pertsonak jaso dute ospitaleko alta azken orduetan. Oinarrizko birsorkuntza tasa 0,98koa da gaur.