Positibo berri bat Bergaran

Miren Arregi 2020ko eka. 20a, 13:24

PCR bidezko 16 kasu positibo berri atzeman dituzte EAEn, horietatik bat Bergaran. Serologia bidez baieztatutako kasuak 49 dira. Ez da hildakorik egon. Atzo 4.005 proba egin ziren guztira (3.403 PCR eta 602 test azkar).

Nekane Murga Osasun sailburuak eman ditu datuak Osakidetzako farmazia zuzendari Iñaki Betolazarekin batera. Aipaturiko PCR bidezko 16 positiboei dagokienez, 3 dira Arabakoak, 9 Bizkaikoak eta 4 Gipuzkoakoak. Debagoienean pandemiaren hasieratik zenbatu diren kasu positiboak 450 dira, Bergarako azken hori batuta. Heriotza berririk izan ez denez, EAEn hil diren pertsonen kopuruak 1.603 jarraitzen du izaten.

Bestetik, 40 positibo negatibizatu dira; alegia, PCR negatiboa atera zaie gaixotasuna hartu ondoren. Gainera, 12 lagunek jaso dute ospitaleko alta azken orduetan. Oinarrizko birsorkuntza tasa 0,95ekoa da gaur.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak