Test azkarrei dagokienez, 435 egin zituzten, eta 57 izan ziren serologia bidez baieztatutako kasuak. Halere, Osasun Sailak ez du horien inguruko zehaztasun gehiago ematen, eta beraz, ezin da jakin non jaso ziren emaitzak.
14 PCR positibo erregistratu dira EAEn, eta beste 28 negatibizatu dira; hau da, hasieran positibo eman bazuten ere, ondoren egindako probek kasua ezeztatu zuten. Bestetik, oinarrizko birsorkuntza tasa hazi egin da; Osasun Saileko txostenaren arabera, 0,98koa da.
Ospitaleen egoerari erreparatuta, 8 alta eman zituzten eta bi ospitaleratze egon ziren, PCR positiboa eman ostean. ZIUn bestalde, pertsona bat gutxiago dago; guztira, 11 daude orain.
Nafarroako datuak, osatzeke
Nafarroako Gobernuak datuak emana hala eguneratuko da albiste hau.