3.971 PCR proba egin zituzten atzo Euskal Autonomia Erkidegoan, eta guztira, 10 kasu positibo atzeman zituzten: 2 Araban, 7 Bizkaian eta 1 Gipuzkoan. Horietako bakar bat ere ez da Debagoienean hauteman. Test azkarren kasuan, Osasun Sailak ez du lurraldekako edo herrikako daturik ematen, baina txostenean azaldu duenez, atzo 406 proba egin zituzten eta 51 kasu baieztatu zituzten, EAEn.
Bestetik, 39 kasu negatibizatu dituztela azaldu du Osasun Sailak, eta baita heriotza bat erregistratu zela ere.
Ospitaleetako egoerari dagokionez, 10 alta eman zituzten atzo eta 3 ospitaleratze berri egon ziren. Bestetik, pertsona bat gutxiago dago Zaintza Intentsiboetako Unitatean; guztira, 12 daude oraindik.
Oinarrizko birsorkuntza tasa 0,9koa da, eta hortaz, pandemia ez zen hedatu atzoko egunean.
Nafarroan 5 kasu berri
Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, 5 positibo hauteman zituzten atzo egindako PCR probek, eta test serologikoek berriz, 38 kasu baieztatu dituzte. Bestetik, azken orduetan ez da heriotzarik erregistratu Nafarroan.