Gipuzkoako adinekoen egoitzetan pertsona bakarra dago diagnostiko positiboarekin

Uxue Igarza Loiola 2020ko eka. 17a, 17:49

Eider Mendoza foru bozeramaileak adierazi duenez, azken orduetan ez da heriotzarik ezta kutsatze berririk ere atzeman adinekoen egoitzetan. Gauzak horrela, eta azken orduetan sendatutako bi lagunak aintzat hartuta, bakarra da diagnostiko positiboa duen adinekoa.

Bi egoiliar sendatu dira azken orduetan Gipuzkoako adinekoen egoitzetan, eta hortaz, bakarra da positiboarekin jarraitzen duen adineko pertsona –Eibarko Ospitaleko plantan dago–. Bestalde, azken orduetan ez da kasu positiborik ezta heriotzarik izan Gipuzkoako egoitza-sarean.

Mendozak egindako balorazioan esan du dagoeneko 394 adinekok gainditu dutela gaixotasuna eta 168 pertsona hil direla. Hala, egoitza gehienetan birusa gainditu dutela azaldu du: "Osasun-krisia hasi zenetik, 16 dira COVID-19 kasu positiboak izan dituzten zentroak, eta gaur arte, horietatik 15ek atzean utzi dute birusa".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak