Atzo egindako probek ez dute positiborik atzeman Debagoienean

Uxue Igarza Loiola 2020ko eka. 17a, 12:58

3.743 PCR proba egin ziren EAEn, eta horietatik 9k atzeman zituzten kasu positiboak: 1 Araban, 7 Bizkaian eta 1 Gipuzkoan. Halere, bailarari dagokionez, ez da kasu berririk erregistratu azken orduetan.

Test azkarrak 376 izan ziren, eta 34 kasu baieztatu zituzten; dena den, Osasun Sailak ez du adierazten non hautemandakoak diren, eta beraz, ezin da jakin bailaran serologia bidez baieztatutako kasurik ote dagoen. Bestetik, 45 kasu negatibizatu ziren atzo.

Ospitaleen egoera dela-eta, 6 alta eman zituzten, eta 3 pertsona gutxiago daude ZIUn –guztira, orain 13 daude–. Halere, PCR positibodun ospitaleratze bat ere erregistratu zen atzo.

Heriotzei dagokienez, 5 lagun hil dira azken orduetan, eta guztira, momentura arte jasotako datuen arabera, Hego Euskal Herrian 2.114 lagun zendu dira.

Birsorkuntza tasa 1etik behera

Azken asteko oinarrizko birsorkuntza tasak hobera egin du, eta gaur aditzera eman dutenez, 0,96koa da. Horrela, zifra 1etik beherakoa izateak adierazten du pandemia ez dela hedatzen ari.

Nafarroan, 6 positibo

Nafarroako Gobernuaren arabera 6 positibo erregistratu ziren atzo PCR bidez eta 26 proba serologiko bidez. Heriotzei dagokienez, ez zen datu berririk erregistratu; azken bost egunetan ez da Koronabirusa dela-eta inor zendu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak