Atzo kasu positibo bat hauteman zuten PCR probek Oñatin, eta dagoeneko, 449 dira bailarako positibo metatuak: Oñatin 50 kasu egon dira, Antzuolan 7, Aramaion 5, Aretxabaletan 62, Arrasaten 248, Bergaran 54, Elgetan 8, Eskoriatzan 15 eta Leintz-Gatzagan 0.
Ospitaleetako egoerari dagokionez, Murga sailburuak azaldu du ez dela ospitaleratze berririk erregistratu, eta 7 alta eman dituztela. Gainera, ZIUn bi pertsona gutxiago daude, eta azken orduetan ez da hildakorik egon. Bestetik, R0 edo oinarrizko birsorkuntzaren datua 1,16koa da; azken egunetako emaitzarik positiboena.
Probak herritarren %10ari
Murgak gaurko agerraldian adierazi duenez, 214.000 laguni egin zaizkio Koronabirusa hautemateko probak EAEn. Hala, herritarren %10i egin zaizkio probak, eta Murgak positibotzat jo du zenbatekoa: "Zaintza eta detekzio goiztiarra izan dira gure tresna nagusia, eta datuok horren adierazle dira".
Bestetik, gaur ere bilakaera "bide onetik" doala azaldu du, eta egoera epidemiologikoa ona dela. Dena den, distantziak mantentzeko eta musukoak erabiltzen jarraitzeko esan du.
Nafarroan kasu bakarra
Nafarroako Gobernuak adierazitakoaren arabera, positibo bat hauteman zuten PCR bidez, eta 26 proba serologikoen bidez. Bestetik, ez da heriotza berririk erregistratu, eta 113 alta eman zituzten.
>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.