35. eguna jarraian hildako barik Gipuzkoako adinekoen egoitzatan

Mireia Bikuña 2020ko ekainaren 14a

Eskoriatzako Jose Arana egoitza.

Azken bi egunetan ere ez da positibo berririk atzeman, eta birusarekin kutsatuta jarraitzen duten pertsonak lau dira. Horiek guztiak, egoitza-zentro bereko egoiliarrak dira. Eibarreko Ospitaleko solairu soziosanitarioan artatu dituzte. 

Eider Mendoza foru bozeramaileak Gipuzkoako adinekoen egoitzetako egoeraren berri eman du COVID-19ri dagokionez, eta azken bi egunetan aldaketarik ez dela egon adierazi du. "Bost egun igaro dira Aretxabaletako GSR Debagoiena zentroan azken positiboa eman zenetik, eta guztira 35 egun jarraian igaro dira  azken positiboa hil zenetik", esan du. Osasun-krisia hasi zenetik, hamasei zentrok izan dituzte koronabirus kasu positiboak. Gaur arte hamabostek utzi dute atzean birusa, tartean, Eskoriatzako Jose Arana eta Arrasateko Iturbide egoitzak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak