Sei koronabirus kasu berri: lau Aretxabaletan, eta bana Arrasaten eta Oñatin

Maider Arregi 2020ko eka. 13a, 19:43

Azken 24 orduetan egindako PCR probek 6 koronabirus kasu positibo antzeman dituzte Debagoienean. Lau Aretxabaletan, eta bana Arrasaten eta Oñatin. Guztira, 21 kutsatu berri azaldu dira EAEn.

Bederatzi kasu berri Gipuzkoan

  • Aretxabaletan, 4 kasu
  • Arrasaten, kasu 1
  • Oñatin, kasu 1
  • Donostian, kasu 1
  • Orion, kasu 1
  • Eibarren, kasu 1

Kasu kontrolatuak

Nekane Murga Osasun sailburuak adierazi duenez, kontrolatutako kasuak dira, nahiz eta ikerketa abiarazi duten Debagoienean fokurik ba ote den antzemateko. "Kasu komunitarioak" kontrolatuta daudela azpimarratu du; izan ere, 237.120 PCR test egin dituzte guztira (azken orduetan 3.905).

Nafarroan, hiru positibo

Azken orduetan, ez da COVID-19 gaitzaz gaixotutako inor hil Nafarroan. Beste hiru kutsatze detektatu dituzte PCR proba eginda. Denera, 518 pertsona hil dira gaitzaren eraginez, eta 9.725 kutsatu ditu koronabirusak. Nafarroako Gobernuak eman dituen datuen arabera, egun 40 lagun daude ospitaleratuta, atzo baino bi gutxiago. Horien artean, sei zainketa intentsiboetako unitatean daude, eta bi, etxeko ospitalizazioan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak