Azken 24 orduetan, 21 positibo berri egon dira Euskal Autonomi Erkidegoan –bederatzi Gipuzkoan, bederatzi Bizkaian eta hiru Araban– eta bi pertsona hil dira. Aipatzekoa, Arrasateko Aita Menni ospitaleko agerraldi berria: administrazioko lau langile kutsatu dira. Fokua ikertzen dihardu Osasun Sailak.