Ez dago PCR positiborik Gipuzkoan eta Araban

Uxue Igarza Loiola 2020ko eka. 12a, 14:46

3.267 PCR proba egin ziren atzo, eta 8 positibo berri hauteman zituzten; guztiak Bizkaian. Test azkarrei dagokienez, 1.019 egin ziren eta 63k eman zuten emaitza positiboa.

Bailaran ez dago PCR bidez atzemandako kasurik, ez baita positiborik erregistratu ez Gipuzkoan eta ezta Araban ere. Serologia bidez atzemandakoen inguruan berriz, ezin da jakin Debagoienean kasurik dagoen, Osasun Sailak ez baitu esaten non atzematen diren emaitzak.

Ospitaleetako egoerari dagokionez, 8 alta eman zituzten atzo eta 4 lagun ospitaleratu zituzten PCR positiboarekin. Ezeztatutako kasuak berriz, 53 izan dira.

Bestetik, R0 edo birsorkuntza tasa 1,67koa da, eta beraz, oraindik arriskua dago kutsatutako pertsona btek beste pertsona bat edo gehiago kutsatzeko.

Bukatzeko, 3 heriotza berri erregistratu ziren atzo. Guztira, Hego Euskal Herrian 2.104 lagun hil dira dagoeneko.

Nafarroako datuak, eguneratzeke

Ministerioak aurreratu duenez, atzo PCR bidez lau positibo berri atzeman ziren Nafarroan. Bestetik, heriotzarik erregistratu ez zela esan dute. Halere, Nafarroako Gobernuak ematen dituen datuak ere txertatuko ditugu albistean horiek jaso ahala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak