Corpusei buruzko 'Hemen Debagoiena' saio berezia eskainiko du Goienak, egubakoitzean

Maialen Santos 2020ko eka. 11a, 16:06

Santa Ana aretotik zuzenean eskainiko du saioa Goiena telebistak, bihar, egubakoitza 18:00etan, eta Goiena.eus-en ere jarraitu ahal izango da. Domekako Corpus Eguneko meza ere zuzenean eskainiko dute. 12:00etan izango da hori, eta bi euskarrietan ikusi ahal izango da. 

Hemen Debagoiena saio berezian Santa Ana aretotik zuzenean izango da Txomin Madina aurkezlea. Hiru gonbidatu ere izango dira: Jerardo Elortza historialaria, eta Marilo Unzurrunzaga eta Maribi Korkostegi kofradiakideak. Kofradiari, Oñatz Dantza taldeari eta herrian dauden santuei buruzko erreportajeak ere ikusgai izango dira saioan zehar. Hori gutxi balitz, 1991. urteko Corpus Eguneko irudiak ere ikusi ahal izango dira. 

Bihar, egubakoitza, 18:00etan izango da saioa, eta 20:00etan eta 22:00etan errepikapenak eskainiko dituzte. 

Horretaz gain, Corpus Eguneko meza nagusia ere zuzenean eskainiko dute Goiena telebistak eta Goiena.eus-ek; domekan, 12:00etan izango da meza. Errepikapenak 18:00etan eta 22:00etan eskainiko dituzte telebistan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak