3.451 PCR proba egin ziren atzo EAEn eta 19 positibo hauteman zituzten. Test azkarrak, berriz, 1.286 izan ziren, eta 67k eman zuten emaitza positiboa. Dena den, Osasun Sailak ez du proba horiek non hautemandakoak diren argitzen, eta beraz, ezin da jakin bailaran gisa horretako positiborik atzeman ote den.
Bestetik, aipatutako gorakada horren adierazle da R0 edo oinarrizko birsorkuntza tasaren zifra. Jaurlaritzak argitaratutako azken datuaren arabera, 1,9koa da, eta horrenbestez, kutsatutako pertsona bakoitzak ia bi pertsona kutsa ditzakeela ondoriozta daiteke.
Ospitaleratzeei dagokienez, 11 alta eman zituzten atzo, eta PRC positibodun 6 ospitaleratze berri erregistratu zituzten. Bestalde 32 kasu negatibizatu zituzten eta hiru lagun hil ziren.
Nafarroan, 4 positibo
Lau kasu berri atzeman zituzten Nafarroan atzo egindako PCR probek. Bestetik, Ministerioak argitaratutako txostenaren arabera, ez da heriotzarik erregistratu.