PCR bidezko positibo bat atzeman dute Aretxabaletan

Uxue Igarza Loiola 2020ko eka. 9a, 13:04

Gipuzkoan positibo berri bat hauteman dute, hain zuzen ere Aretxabaletan. Bestetik, 5 izan dira Araban hautemandakoak eta 10 Bizkaikoak. Datuek erakusten dutenez, gorakada txiki bat egon da azken orduetan EAEn.

2.272 PCR proba eta 712 test azkar egin zituzten atzo, eta azken egunotan erregistratutakoak baino kasu positibo gehiago atzeman zituzten: 16 PCR bidez eta 48 serologia bidez. Bailaran ere, azken asteetako joera aldatu du Aretxabaletan hautemandako kasu berriak. Guztira, orain arte, 441 kasu erregistratu dira Debagoienean; azkena Aramaion izan zen maiatzaren 22an, eta atzo Aretxabaletan atzeman zen berriena.

Bestetik, atzo, koronabirusak eragindako hiru heriotza erregistratu ziren eta beste hiru izan ziren PCR positibodunen ospitaleratzeak. Gainera, R0 datuak ere okerrera egin du; atzo Osasun Sailak adierazi zuenaren arabera, 1,19koa zen eta gaur 1,59ra igo da. R0 edo birsorkuntza tasa 1etik gorakoa izateak kutsatuta dagoen pertsona batek beste bat edo gehiago kutsa ditzakeela esan nahi du.

Ospitaleko altei dagokienez, 9 lagunek jaso zuten atzo alta EAEn, eta 1.271 izan ziren kasu negatibizatuak –hau da, PCR probetan positibo eman ondoren, azkenean negatibo eman dutenak–.

Nafarroan positibo bakarra

Ministerioak emandako datuen arabera, atzo kasu bakarra atzeman zen PCR bidez, eta ez zen heriotzarik erregistratu.

>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak