1.046 PCR eta 57 test azkar egin ziren atzo, eta 8 positibo berri hauteman zituzten PCR bidez; 7 Bizkaian eta 1 Araban. Bestetik, serologia bidez 3 kasu atzeman zituzten, baina Osasun Sailak ez du horien inguruko zehaztapenik egiten, beraz, ezin da jakin zein lurraldetan hautemandakoak diren. Bestetik, pertsona bat zendu zen atzo, eta 16 pertsonak gainditu zuten gaixotasuna.
Birsorkuntza tasa, 1etik gora
Oinarrizko birsorkuntza tasa 1,19koa izan zen atzo. R0 izeneko tasa horrek kutsatutako pertsona batek zenbat kutsatze eragin ditzakeen kalkulatzen du. Hala, 1etik gorakoa bada, birusa ugaltzen ari dela ondorioztatu daiteke, kutsatu batek batez beste pertsona bat edo gehiago kutsa ditzakeelako. Azken asteetako joera ona izan bada ere –0,60 eta 0,80 artekoa–, atzoko egunean, esan bezala, 1,19ko datua erregistratu zen.
8 positibo, Nafarroan
Ministerioak eman dituen datuen arabera, 8 positibo berri hauteman zituzten atzo PCR bidez, eta bestetik, azken egunetako joera jarraituz, ez zen heriotza berririk erregistratu.