Debagoienean positibo berririk ez eta EAEn zortzi

Mirari Altube Arrese 2020ko eka. 7a, 13:14

Gipuzkoan ez da hauteman positibo berririk PCR bidez, bai ostera, Araban eta Bizkaian, launa kasu eta Nafarroan hiru. Test azkarren bidez atzemandako kasuak, berriz, hamahiru izan direla adierazi dute Osasun Sailetik. Eta hiru lagun hil ziren atzo COVID-19 gaitzaren ondorioz EAEn.

Atzo 2.423 proba egin zituzten guztira EAEn: 1.884 PCR eta 539 test azkar. 

PCR bidez atzemandako kasu bat ospitaleratu dute, gainera, eta ZIUn atzo baino gaixo bat gehiago dago orain, hemezortzi hain zuzen ere.

Azken 24 ordutan beste 43 lagun sendatu dira eta guztira 16.966 dira alta jaso dutenak (84,3%); oraindik berreskuratu ez direnak 1.597 dira (7,9%), eta hildakoak 1.574, horietatik hiru atzo (7,8%). 

Nafarroan, ostera, ez zen heriotzarik izan eta PCR bidez atzemandako kutsatuak hiru.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak