PCR bidezko kasu positiborik ez beste egun batez, Debagoienean

Mirari Altube Arrese 2020ko eka. 6a, 15:52

Lau kasu positibo hauteman ziren atzo EAEn PCR bidez, bat Araban eta beste hirurak Bizkaian, eta 61 test azkarrei esker. Heriotzak, ostera, zazpi izan ziren, Nekane Murga sailburuak adierazi duenez gaurko agerraldian. Nafarroan hamar kasu atzeman dituzte, baina heriotzarik ez.

COVID-19 gaitza atzemateko 4.009 proba egin zituzten atzo guztira EAEn, horietatik 2.708 PCR bidezkoak izan ziren eta 1.301 test azkarrak; azken proba horiek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta dagoeneko pasatuta dagoen infekzio bat adieraz dezakete.

Atzo beste zazpi heriotza erregistratu ziren eta guztira, 1.571 pertsona dira hildakoak orain arte. Gainera, hamazazpi pertsona daude ZIUn, aurreko egunean baino lau gutxiago.

EAEko osasun eremuetan hildakoen berri ere eman du Osasun Sailak, eta ekainaren 4a bitartean metatutako datuak honako hauek dira –Osasun sistema publikoko datuak bakarrik–:

Osasun eremua Positiboak Hildakoak Hilkortasun tasa
Arrasate 271 31 11,44
Bergara 75 1 1,33
Oñati 92 21 22,83
Leintz bailara 65 5 7,69

Datuen tendentzia ona nabarmendu du Murga Osasun sailburuak, eta "normaltasun berrirako pausoak" txalotu baditu ere "honaino zelan iritsi den ezin dela ahaztu" aipatu du.

Nafarroan, ostera, hamar kasu positibo atzeman dituzte PCR bidez Espainiako Osasun Ministerioak aditzera eman duenez. Heriotzarik, ostera, ez da izan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak