Nazioarteko hedabideetako kazetariekin egindako bileran zehaztu du ministroak Frantzia eta Portugalekin lurreko mugak irekiko direla ekainaren 22an, baina bi ordu geroago Espainiako Gobernuak atzera bota du. Hala, Pedro Sanchez Espainiako presidenteak aurrez iragarritakoari eutsi diote: "Nazioarteko mugikortasun segurua uztailaren 1etik aurrera izango da".
Martxoaren erdialdean mugimendu guztiak murriztu ostean –salbuespen kasuetan izan ezik–, pixkanaka mugikortasun mugak arintzen joan dira. Hala, probintzia barruan mugitzeko aukera eman ostean, ekainaren 8an, hirugarren fasera pasatzea eta probintzien arteko joan-etorriak baimentzea espero da.