Azken bi asteetan ez da PCR bidezko positiborik atzeman Debagoienean

Uxue Igarza Loiola 2020ko eka. 4a, 13:03

Bailaran PCR positiborik gabeko 14. eguna izan zen atzokoa, baina EAEn 5 kasu baieztatu eta 8 pertsona zendu ziren. Oinarrizko birsorkuntza tasari dagokionez, 0,74koa da une honetan.

2.763 PRC proba egin ziren atzo Euskal Autonomia Erkidegoan, eta horietatik 5ek eman zuten emaitza positiboa: 3k Araban eta 2k Bizkaian; horrela, bailaran PCR bidezko kasu berririk gabeko 14. eguna izan zen atzokoa.

Bestetik, test azkarrei dagokienez, 932 egin ziren eta 45ek hauteman zituzten antigorputzak. Test azkarrek edo serologikoek pertsona batek sortutako antigorputzak edota hartutako immunitatea edo neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat ere adieraz dezakete. Dena den, Osasun Sailak ez du argitzen atzemandako kasu horiek zehazki non izan diren.

Egoerak hobera egin arren, pandemiaren eraginak pairatzen ari da jendartea oraindik. Orain arte, 1.561 pertsona hil dira guztira EAEn, eta atzo 8 hildako berri erregistratu ziren. 22 pertsona ZIUn daude –aurreko egunean baino 2 gutxiago–, eta gaixorik daudenak 1.689 dira orotara; horri lotuta, 3 pertsona ospitaleratu ziren atzo.  Sendatu direnei erreparatuz gero, dagoeneko 16.757 lagunek gainditu dute birusa –hain zuzen ere, %83,8k–, eta atzo alta jaso zutenak 101 izan ziren.

Nafarroan 4 kasu berri

Nafarroan Koronabirusa izaten ari den bilakaerari dagokionez, Ministerioak atzo PCR bidez 4 kasu berri baieztatu zirela azaldu du. Test azkarrei dagokienez, ez du datu hori jakinarazten, izan ere, aste honetan hasita, PCR proben berri ematen du soilik. Bestetik, beste egun batez, ez da heriotzarik erregistratu Ministerioen datuen arabera.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak