Abisu horia iragarri du Euskalmetek euri-zaparrada trumoitsuengatik

Uxue Igarza Loiola 2020ko ekainaren 3a

Gaurko eta biharko abisu horia ezarri dute euriak eragin dezakeen "arrisku handiarengatik". Euri zaparrada trumoitsuak eta iraunkorrak izango ditugu, eta beraz, arriskuaz ohartarazi du Euskal Metereologia Agentziak.

Gaur arratsaldeko 15:00etatik 21:00etara ordubetean 15 l/m² baino gehiago pilatu daitezkeela iragarri du Euskalmetek, batez ere Arabako zenbait lekutan. Bihar berriz, 03:00etatik 21:00etara kantauri isurialdeko zenbait lekutan ere 15 l/m² baino gehoago bota ditzakeela iragarri du, eta euria iraunkorra izatea aukera bat denez, 40 l/m² baino gehiago pilatzea ere aurreikusi du meteorologia agentziak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak