Dagoeneko 23 egun dira jarraian COVID-19 dutenen heriotzarik eman ez dela Gipuzkoako adinekoen egoitzetan Aldundiak jakitera eman duenez.
Gaur gaurkoz, 383 adineko pertsonek gainditu dute gaixotasuna (%68,2), 167 pertsona hil dira (%29,7) eta hamabik jarraitzen dute diagnostiko positiboarekin (%2,1). GSR Debagoienako gaixo horiek ez dutela ospitaleko arretarik behar adierazi dute Aldunditik, guztiak daude egoitza-zentroan.