PCR bidezko positiborik ez, Debagoienean

Uxue Igarza Loiola 2020ko eka. 2a, 13:52

1.802 PCR proba egin ziren atzo EAEn eta horien bidez 4 positibo atzeman ziren Araban. Bestetik, 1.101 test azkar egin ziren, eta 62 emaitza positibo hauteman ziren; Osasun Sailak ordea, ez du zehazten non jaso diren serologia bidez baieztatutako kasuak.

Lau positibo hauteman zituzten atzo Euskal Autonomia Erkidegoan egindako PCR probek, eta laurak Araban atzeman dira –baina ez Aramaion–. Horrela beraz, bailarak kasu positibo berririk gabe jarraitzen du. Bailarako azken PCR bidezko positiboa duela 11 egun jaso zen; hain zuzen ere, Aramaion hauteman zen maiatzaren 22an.

Bestetik, atzo sendatutakoei dagokienez, 37 lagunek jaso zuten alta, eta ondorioz, 16.547 dira pandemia hasi zenetik berreskuratu direnak; Koronabirusa izan dutenen %83,2, alegia. Halere, %9ak gaixorik jarraitzen du oraindik –1.804 dira une honetan gaixorik dudenak– eta atzo 3 ospitaleratze berri erregistratu ziren. Bestalde, atzo bi pertsona hil ziren, eta orotara 1.543 dira EAEn Koronabirusaren ondorioz zendutakoak.

Nafarroan, kasu berri bat

Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, atzo 660 PCR eta 274 test azkar egin zituzten eta horietatik 53k emaitza positiboa eman zuten: 23k PCR bidez eta 30ek test azkar bidez. Halere, PCRen kasuan, Espainiako Ministerioaren irizpideen arabera baieztatutako kasua bakarra da. Bestetik, ez zen heriotza berririk erregistratu eta ez zen inor ospitaleratu. Gainera, 258 lagunek jaso zuten alta epidemiologikoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak