2020an ez da EuskarAbenturarik egingo

Maialen Regueiro 2020ko eka. 1a, 15:25

Iazko espedizio amaieran ateratako argazkia (Irudia: EuskarAbentura)

EuskarAbentura Elkarteak apirila hasieran erabaki zuen aurtengo edizioa abuztura atzeratzea, baina elkartearen batzar orokorrean bestelakoa izan da hartu den erabakia, EuskarAbenturaren 3. edizioa 2021era atzeratzea, alegia. Elkarteak osasun eta segurtasun baldintza guztiak bermatzeko zailtasuna adierazi du, baita egungo egoeran egitasmoaren helburuak lortzeko ezintasuna ere.

Elkarteak osasuna jarri du erdigunean eta horregatik, indarrean dauden neurri zein aholkuekin espedizioa aurrera eramatea ezinezkoa delakoan dago, egitasmoaren helburuak ezin izango direlako erdietsi. Izan ere, elkarteak gogora ekarri du, espedizioaren "indar handiena" partaideen artean sortzen den "harremana eta hurbiltasuna" direla.

321 gaztetxo

3. edizio honetarako 321 gaztetxok eman zuten izena, baina elkartea ez da horiekin ahaztu eta datorren urterako gordeko ditu 2004an jaiotako gazteek egindako proiektuen ebaluazioen emaitzak. Gauzak horrela, datorren ediziorako matrikulazioa 2004an eta 2005ean jaiotako gazteei zuzenduta egongo da. Elkarteak jakinarazi du baita ere, 2003an jaiotakoekin harremanetan jarriko dela erantzun bat emateko.

Aurtengo jarduerak

Elkarteak bere baloreak gazteei transmititzeko lanean jarraituko du eta aurtengo aisialdi beharrak osatuko dituen jarduerak pentsatuko ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak