Honez gain, 45 lagun izan dira ospitaleko sendagiria jaso dutenak edo sendatu direnak. Ospitaleratu, berriz, bi lagun egin dituzte azken orduetan. 27 daude, gaur egun, Zainketa Intentsiboen Unitateetan; azken egunean ez zaio inor gehitu kopuru horri.
Birusaren oinarrizko birsorkuntza tasa 0,64koa da.
Nafarroan 62 pertsona zeuden atzo ospitaleratuta, aurreko egunean baino bat gutxiago. Horietako hamar daude ZIUan.