Litekeena da ekainaren 8tik aurrera EAEko probintzia arteko mugikortasuna baimentzea

Julen Iriondo 2020ko mai. 31a, 11:37

Ondobidean, hurrengo astelehenean sartuko litzateke erkidegoa –eta Nafarroa– hirugarren fasean, eta Estatuko Aldizkari Ofizialak aurreikusi arren fase horretan ere ez dela probintzien arteko mugikortasuna baimenduko, litekeena da hala izatea. EAJk akordioa itxi zuen atzo Espainiako Gobernuarekin, eta hirugarren fasean Eusko Jaurlaritzaren esku geratuko da egoeraren kudeaketa, eta Iñigo Urkullu lehendakariarena izango da probintzien arteko mugikortasuna baimentzeko eskumena –Nafarroan, Maria Txibiterena–. Trukean, alarma egoera ekainaren 21era arte luzatzearen alde bozkatuko du EAJk.

Gainerakoan, hirugarren faserako aurreikusten diren neurrietako batzuk ondorengoak dira:

  • Eguneko udalekuak baimenduta egongo dira.
  • 70 urtetik gorakoentzako ordutegiak desagertu egingo dira.
  • Gehienez hogei pertsona elkartu ahal izango dira.
  • Mendi irteeretan, adibidez, 30 lagun arteko taldeak izan ahalko dira.
  • Taberna eta jatetxeek edukieraren erdia izango dute, eta terrazetan edukiera %75era handituko da; gainera, taberna barruko barran kontsumitu ahal izango da, baina bezeroen edo bezero multzoen artean bi metroko segurtasun distantzia mantenduz.
  • Liburutegi eta museoetan cultura ekintzak egin ahalko dira.
  • Zine areto, antzoki eta antzerakoak zabaldu ahalko dira, edukieraren erdiarekin.
  • Ezkontza, batailo eta jaunartzeak baimenduko dira edukieraren %75arekin eta 75 lagun bilduz gehienez toki itxietan eta 150 irekietan.
  • Beila egin ahal izango dute 25 lagunek toki itxietan eta 50ek irekietan.
  • Erlijioarekin lotutako espazioak edukieraren %75era zabaldu ahalko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak