Aretxabaletako GSR Debagoiena egoitzako zazpi egoiliar sendatu dira

Julen Iriondo 2020ko mai. 29a, 18:37

Azken orduetan ere ez da Gipuzkoako egoitzetan hildakorik eta beste kutsaturik izan. Aretxabaletako zazpiez gain, beste lagun bat sendatu da Gipuzkoan, Donostiako Berra egoitzan. GSRn hamabi lagunek jarraitzen dute birusarekin.

Hemeretzi egun dira jarraian Gipuzkoako egoitzetan heriotzarik eman ez dela, eta azken orduetan ere ez da kasu positiborik izan.

Gaur arte, 382 adineko pertsonak gainditu dute gaixotasuna, 167 pertsona hil dira eta hamahiruk diagnostiko positiboarekin jarraitzen dute. Birusa duten hamahiru pertsonetatik bat ospitaleratuta dago.

Martxoaren 19an lehen COVID-19 kasuak atzeman zirenetik, kasu positiboak izan dituzten hamasei egoitzetatik bik dituzte kasu aktiboak gaur egun, Donostiako Berrak bat eta GSR Debagoienak hamabi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak