Ez dago PCR bidezko positibo berririk bailaran

Uxue Igarza Loiola 2020ko mai. 29a, 14:55

Gipuzkoan ez da positiborik atzeman PCR bidez, eta ezta bailaran ere –Aramaio kontuan hartuz gero–. Halere, Araban kasu bat hauteman dute, eta Bizkaian 6.

Test azkarrei dagokienez, Osasun Sailak ez du esaten hautemandako positiboak zein lurraldetan erregistratu diren, eta beraz, ezin da jakin atzo atzemandako 50 kasuak non jaso diren. Gogora dezagun, test azkar edo serologikoek immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen dituela; horrenbestez, haiek gaixotasuna gainditu dutela ere adieraz dezakete probek. Guztira 2.503 PCR eta 1.199 test azkar egin ziren atzo.

Bestetik, orain arte, guztira 1.531 hildako egon dira –atzo 3 heriotza erregistratu baitziren–, eta 25 dira ZIUn daudenak; aurreko egunean baino hiru gutxiago.

147 lagun sendatu direla ere jakinarazi du Osasun Sailak, baina gaurko datuetan "desfase txiki bat" erregistratu dela onartu dute: klinika pribatuetan hil eta berreskuratu direnen kopurua eguneratzeko momentuan arazoak egon direla-eta gertatu omen da hori. Hala, atzo sendatutakoak %91 inguru baziren ere, gaurko datuek %82,8ra murriztu dute sendatutakoen ehunekoa.

Nafarroako datuak, osatzeke

Nafarroako Gobernuak argitaratutako informazioa jaso ahala eguneratuko da albiste hau. Dena den, Espainiako Gobernuak aurreratutakoaren arabera, PCR bidezko 15 positibo hauteman ziren atzo, eta ez zen hildakorik egon.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak