Heriotza eta positibo berririk ez Gipuzkoako egoitzetan

Imanol Beloki Unamuno 2020ko mai. 28a, 19:09

Eskoriatzako Jose Arana egoitza.

 COVID-19ak eragindako heriotzarik gabe 18 egun dira jarraian Gipuzkoako adinekoen egoitzetan. Hala adierazi du Eider Mendoza foru bozeramaileak, Gipuzkoako adinekoen egoitzen azken orduko egoeraren berri ematean.

65 zentroz eta 5.425 plazaz osatutako sarean, azken 18 egunetan ez dela COVID-19 dutenen heriotzarik izan adierazi du Mendozak, eta ez dela kasu positiborik edo altarik ere eman azken 24 orduetan.

"Martxoaren 19tik aurrera, lehen kutsatzeak atzeman zirenetik, gaur arte, 374 adineko pertsonak gainditu dute gaixotasuna, 167 pertsona zendu dira eta 21 pertsonak diagnostiko positiboarekin jarraitzen dute, horietako bat ospitaleratuta dago".

Gipuzkoan, gaixotasuna atzean utzi dute 14 zentrok

Gaur egun, Gipuzkoako bi egoitza-zentrotan dituzte COVID-19 kasu aktiboak, eta 14 dira gaixotasuna atzean utzi duten zentroak: Tolosako Iurreamendi, Eibarko Egogain, Irungo Caser Residencial Anaka, Zarauzko Santa Ana, Hondarribiko Caser Residencial Betharram, Zumaiako Otezuri, Donostiako Aita Etxe, Beasaingo Arangoiti, Donostiako La Paz, Ordiziako San Jose, Zumarragako Argixao, Eskoriatzako Jose Arana, Eibarko San Andres eta Arrasateko Iturbide.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak